XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azkenez, eta ausaz iñor baño lenago gurasoak: zuen umeak loikerizko ugoldetik atarateko dira ba nire alegin gustiak.
?Zorigaiztokoak, naiz euren egite txarren, naiz zabarkeriz, umeen garbitasunari kalte egiten deutsoen gurasoak!
Antxe entzun bearko dabe egunen baten gaiztakeri edo zabarkeri onegaitik Jaungoikoak emongo deutsoen erabagi zorrotza!
Ze zorionekoa nintzaken, neure barrutitarrak okerreri ta gaiztakeri gustiak alde batera itxi dituela ikusi al banegi!
Ze zorionekoa, bai, gustiok munduaren erakutsi galgarriak alde batera itxita, eta mundutarrak ain maite dituezan sorkari galgarriak gorrotauaz, Kristiñau ta katolikoei dagokien lez, siñismenak eta Ebanjelioak agintzen dauan lez bizi dirala ikusi al banegi.
Olantxe bakar-bakarrik izango zaree egunen baten zeruko
Olantxe bakar-bakarrik yaritxiko dozue beti-betiko Nik orain Aitaren + eta Semearen + eta Espiritu + Santuaren izenean Amen emoten deutxuedan bedeinkapena.
Gazteiz'en, neure Jauregian, 1928'gn. urteko Garilla'ren 25'an, Españako Patroi Santiago-egunean.
MATEO, Gazteiz'ko Gotzañak
Neure nagusi Argi-argiaren aginduz
Lic. JAIME VERASTEGUI
A Secretis'ek.
IKURRATZA